NEGARREZ
IDAZTEN
Ez dakit zein den nire idazketa esperientzia atsegingarriena; izatez, irakurtzea
idaztea baino askoz gehiago gustatu zait betidanik. Ikasketak amaitu nituenetik
ez dut testurik idatzi; nire sinadura utzi dut soilik banketxeko paperetan, etxearen
maileguan, dendetako papertxoetan.
Idazketarekin erlazionatutako esperientzia bakarra gogoratzen dut; baina
ez zen oso atsegina izan: izatez, ez dut gogoratzen zer idatzi nuen. Nire neba
eta biok udalekuetan geunden, Murgiako aterpetxean. Nik 6 urte nituen eta nire
nebak 8. Uztaileko lehen hamabostaldian joan ginen; eta, hain zuzen ere, egun horietanire urtebetetzea izan zenta 7 urte bete nituen. Ez dut ospakizunik gogoratzen.
Bi aste horietan, behin idatzi genien gurasoei eskutitza. Aterpe
barruan, gela haundi eta hotz batean, nire neba eta biok lanari ekin genion. Gu
bezala, beste batzuk ere zeregin berberan aritzen ziren. Lehen azaldu dudan
bezala, ez dut gogoratzen zer idatzi genuen; bakarrik nire negarrak gogoratzen
ditut, eta nire nebak honela esaten zidala: “Hala, Amaia, ez egin negar, isildu
zaitez, eskutitza idatzi behar dugu eta”.