ESKARABILLERA
Orain ehun
urte, Basauri herri txikia zen. Industrializazioarekin batera, populazioaren
hazkundea ikaragarria izan zen. Hainbat lantegi zabaldu ziren, haien artean, “La Basconia ” fabrika. Bertan,
ikatza lantzen zen. Erre gabeko ikatz zatiei eskarabilla esaten zaie. Historiak
esaten digu basauritar ume eta emakume askok eskarabilla hartu, eta etxeko suan
erabiltzen zutela. Eskarabillari esker, etxeak beroago zeuden; eta tuberkulosia
ekiditeko aproposa izan zela kontatzen da herrian.
Horrela, 1969.urtean
Basauriko jaietarako aukeratu zen pertsonaia, Eskarabillera izan zen. Panpina
emakumea da, San Faustoetako koadrilen arropaz jantzia (urtero aldatzen da
arropa, Eskarabilleraren arduraduna den koadrilaren arabera). Buruan saskia
darama, eskarabillaz beteta.
Basauriko
pertsonaia honek bere ohorez egindako estatua bat dauka; honetan, emakume bat eta
neska txiki bat agertzen direlarik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina